XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Orduan nahiago nuke Geppetto profesorea deitzea.

- Ritari bururatu zitzaion izen hori.

- Nor da Geppetto? - Baina, nola, ez al duzu Pinotxoren historia ezagutzen?.

Zeta profesoreak aitortu behar izan zuen ez zuela inoiz hari buruzko inolako berririk izan.

Paolok, denborarik galdu gabe, panpin ezagunaren historia kontatu zion.

Baina profesoreak ez zion denbora luzean entzun.

- Zure iritziz, zer da guzti hau?- galdetu zion mutikoari, eskuaz keinu zabal bat eginez.

- Tarta eder bat, profesore erantzun zion Paolok, inoiz ikusi den handiena, harrigarriena.

- Tarta hegalari bat, espazioan zehar inoiz ibili den objetu hegalarien artetik itzelena *itzel: handi.

- Tarta bat. Ikusi nuenean, ia erotu beharrean jarri nintzen.

- Txokolatezko, kremazko, pistatxozko, etabarrezko liluraldiak *liluraldi: aluzinazio nituela iruditzen zitzaidan.

- Zoritxarrez, egia tristea da: hau tarta bat besterik ez da, tarta mixerable bat.

- Mixerablea? Tristea? Baina, profesore, zer diozu? - Ezin duzu ulertu.

- Barka ezazu, baina txokolateei buruz asko ulertzen dut eta esango dizut hau primerakoa dela.

- Hori egia da. Erradiaktiboa ere ez da eta sikiera.

- Nola dakizu hori? - Kontagailu bat daukat, han barruan, nire kobazuloan.

Geiger kontagailu bat. Ba al dakizu zer den? - Erradiaktibitatea neurtzeko abes *abes: instrumentu bat.

- Halaxe da. Eta tarta guzti honetan, tentel honetan, ez dago erradiaktibitate izpirik ere.